Oilobusti, kobarde

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko api. 20a, 11:27

Ikusi hitzaren esanahiak

oilobusti. 1) adj. Koldarra.

kobarde. 1) adj. Koldarra.

kobarde. 2) adj. Lotsatia; ausardiarik gabekoa.

Esango nuke oilobusti adjektiboa nahiko berria dela gure artean, ez ezezaguna delako, baizik eta (nik uste) ondo aukeratutako hitz berriaren alboan zaharragoko koldar eta kobarde bizirik egon direlako orain arte. Bi horietatik bigarren kobarde horrek badu gaztelaniatik hartutako mailegu-hitzaren marka nabaria. Hala eta guztiz, asko erabilia, eremu semantiko zabalagoa hartu du gure artean eta koldar esanahi berezkotik kanpo lotsatia edo harremanetarako motza adierazteko erabili izan da: gaztetan ni oso kobardea nintzen neskekin.