Raka-raka

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko mai. 13a, 17:23

Ikusi hitzaren esanahiak

raka-raka. 1) adb. Era oparoan, ugari den zerbait bildu edo jasotzen dela adierazteko erabilia.

raka-raka. 2) onomatop. Igurtzi, zerratu, hazka egin, birrindu… adierazteko erabiltzen den onomatopeia edo soinu-hitza.

Bildu edo jaso aditzekin erabiltzen da raka-raka, eta oparotasuna adierazten du: saldu, saldu, eta raka-raka dirua bildu. Zerbait karraskatu, igurtzi, zerratu, birrindu… egiten ari dela adierazteko ere erabiltzen da, riki-raka kidearekin batera.