Meta

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko eka. 29a, 11:37
Ikusi hitzaren esanahiak

meta. 1) iz. Lurrean gauzak elkarren gainean jarriz egiten den pila.

meta. 2) iz. Haga edo asta baten inguruan egiten den garo- edo belar-meta.

Lurrean eta elkaren gainean jarriz osatzen den pilari deitzen diogu meta. Oro har, edozein gaiz osatua izan daiteke pila hori, baina bereziki belar ondu, garo edo inaurkinez osatutakoari deitzen zaio horrela. Metatu hitzak zentzu zabalagoa du, eta edozer gai pilatzea signifikatzen du. Meta-haga deitzen zaio zenbait lekutan sugatz-astari.