Mahatsaren aihen inausia.

txermendu. iz. Udaberrian inausi edo podatzen denean mahats-aihenari kentzen zaion zatia.

Txakolingintzako lanetan erabiltzen ziren hitz ugari galtzeko zorian daude. Horietako bat da txermendu hitza, sarmentum latin zaharraren doinua duen hitza: gaztelaniazko sarmiento sortu zuen eran sor zezakeen txermendu euskalduna. Garai batean sona handikoak ziren txermenduen sutan erretako arkume-txuletak (al sarmiento).