Ikusi hitzaren esanahiak

dolare. 1) iz. Mahats aleak, sagarrak eta kidekoak zanpatuz zukua ateratzeko erabiltzen den tresna.

dolare. 2) iz. Aipatu tresna hori dagoen tokia; txakolina edo sagardoa egiteko erabiltzen den tokia.

Badirudi dolare hitza (Zarautzen eta inguruan tolare ahoskatzen da) torculare zaharretik datorrela (latinetik; prentsa esan nahi du). Lehengo zaharrak, dolare izena erabiltzen zuten; gaur egun, oker ez banago, prentsa deitzen zaie mahatsa zanpatu eta zukua ateratzeko erabiltzen diren dolare / prentsei.