Tranpailu / tranpal

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko abe. 11a, 16:02

Ikusi hitzen esanahiak

tranpailu. 1) iz. Oholtza.

tranpailu. 2) iz. Tranpa, tranpa-zuloa.

tranpal. 1) iz. Oholtza.

tranpal. 2) iz. Eskailera batean, bi maila-sailen arteko zati laua, eskailera-burua, deskansilloa.

Zarautzen eta inguruetan tranpailu hitz ahaztua erabiltzen zen oholtza adierazteko, euskarrien gainean eraikitzen den oholezko lurra, emanaldi edo ikuskizun baterako prestatzen dena. Galtzeko zorian dauden beste hainbat hitzen antzera, aldaera bat baino gehiago ditu: tranpailu, tranpal, tranpaldu, tabladu… Oholtzaren esanahi horrez gain, tranpailuk badu beste bat ere: tranpa edo tranpa-zulo adierazteko erabiltzen da, ganbaranko edo sabaiko zoruan egindako zuloa han bertatik, ukuilura jaitsi gabe, belarra tresabi-aurrera bota ahal izateko. Tranpailuren kideko hitza da tranpal; esanda bezala, oholtza adierazteko erabiltzen da zenbait lekutan, eta, gainera, eskailera batean, bi maila-sailen arteko zati lauari ere tranpal deitzen zaio, hau da, eskailburu, eskailera-buru edo deskansillo deitzen diogun horri.