Barra / barrara

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko abe. 11a, 16:05

Euri-erauntzietan eta, erauntzi-aldietako bakoitza.

barrara. iz. Euri-erauntsietan eta, aldika iristen den euri-aldi edo ur-jasetako bakoitza.

Euria, txingorra, kazkabarra etab. kolpeka edo erauntzietan datozenean, aldikako euri-jasaldietako bakoitza da euri-barra edo barrara, eta gauza bera txingorra, kazkabarra edo harria denean. Zarautzen ia erabat ahaztutako hitza dela esango nuke, baina entzundakoan beti azken bokala "a" luzearekin ahoskatuz izan da: barraa, edo barrâ; horrek esan nahiko luke edo barra dela hitza, amaierako "a" hori berea duela, itsatsia (Zarautzen azâ, olâ… ahoskatzen ditugun moduan), edo "r" leuna galdu duen barrara dela. Inguruko herrietan erabiltzen bada hitz hori, interesgarria litzateke nola ahoskatzen duten aztertzea, jakiteko nola idatzi behar dugun. Euri-erauntsiak direnean, leku ordeka eta zabaletan, edo itsaso zabalean, erraz ikusten da nola datorren euria, aldika, kolpeka, urezko jasetan. Jasa edo erauntsi-aldi horietako bakoitza da barrarabat. Bi adibide hitzaren esanahia testuinguruan ulertzeko: 1) Hemen bi tanta besterik ez zituen egin, baina hor bertan, Iñurritzan, kazkabar-barrara batek barazkiak alferrik galdu zituen zeharo. 2) Negu-partean, haran honetara euri-erauntsiak barraraka sartzen dira itsasotik, eta ez da giro izaten.