Txango

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko abe. 11a, 16:06

Ikusi hitzaren esanahiak

txango. 1) iz. Atsegin hartzeko bidaia, batez ere laburra.

txango. 2) adj. Eskumotza, esku bat falta duena.

txango. 3) adj. Trebezia edo indar gutxiko besoa edo eskua duena (esku-txango, beso-txango).

txango. 4) adj. Herrena edota ibilera baldarra eragiten dion akatsen bat duena zango edo mokorrean.

Alde batetik, txango hitzak atseginezko bidaia esan nahi du, ibilaldia, eskurtsioa. Hitz nahiko berria da, nik uste, XX. mendekoa, inola ere. Beste alde batetik, txango hitza esanahi oso definitua ez duen adjetiboa da Zarautzen eta inguruetan, beharbada lehengo txango hori (izena zena) baino askoz antigoalekoa. Txangoa da, oinarrian, gorputz-adarretan akatsa duen norbaiten nolakotasuna adierazten duen / zuen adjektiboa: txangoa da esku bat falta duena (garia jotzeko makinak mazpildu ziolako, esaterako), edota txangoa da perlesiak edo polioak kaltetuta utzi ziolako eskua, besoa edo hanka elbarria duena; hau da, eskuan, besoan, hankan edo mokorrean duen akatsen batengatik gorputz-adar horretan trebezia edo indar gutxi duen pertsona. Behin baino gehiagotan, azpimarratu egiten da nondik den txangoa pertsona hori, eta horrela esaten da: esku-txangoa, beso-txangoa, hanka-txangoa, kadera-txangoa… da.