Droga

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko urt. 31a, 11:03
Ikusi hitzaren esanahiak

droga. 1) iz. Substantzia psikoaktiboa, egoera psikikoari edo pertzepzioari eragiten diona.

droga. 2) iz.Medikuntzan, gaixotasun bat prebenitzeko edo sendatzeko ahalmena duen edozein substantzia, batik bat farmazian erabiltzen den substantzia kimikoa.

droga. 3) iz.Liskarra, istilua, errieta; saltsa, zarata, iskanbila, endredoa.

drogan. 1) adb.Liskarrean, zarata ateraz, haserreturik.

Medikuntzan droga deitzen zaio, zentzu zabalean hartuta, gaixotasun bat prebenitzeko edo sendatzeko ahalmena duen edozein substantziari, baina droga da, bereziki, substantzia psikoaktibo bat, egoera psikikoari edo pertzepzioari eragiten diona. Horrez gain, erabiltzen da liskarra, istilua, errieta… adierazteko, batik bat adberbio lanak egiteko deklinatuta: drogan. Horrela, drogan ibili deitzen zaio liskarrean ibiltzeari, zarataka, iskanbilak edo endredoak sortuz.