Atx! / otx!

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko mar. 11a, 17:08

Ikusi hitzen esanahiak

atx! 1) interj. Harridura edo ezustea adierazteko erabiltzen den interjekzioa.

atx! 2) interj. Mina adierazteko erabiltzen den interjekzioa.

otx! 1) interj. Mina adierazteko erabiltzen den interjekzioa.

Mina adierazteko gaur egun erabiltzen dugun interjekzio ezagunena ai! da, baina duela urte batzuek euskara besterik egiten ez zuten gure arbasoek atx! edo otx! erabiltzen zuten. Ohikoena (liburu eta hiztegietan) atx! da, eta harridura, ezustea eta, batez ere, mina adierazteko erabiltzen den interjekzioa da. Zarautz inguruan otx! ohikoagoa zela esango nuke, baina beti mina adierazteko: zaztada bat, ukondoan kolpea… Badira interjekzio horien berri dakarten hainbat esaera zahar: 1) Astoak atx! egin beharrean, makilak. 2) Bertzeen minak atx (ai, otx!) gutxi. 3) Min duenak atx! egiten du. 4) Min hartzen duenak atx! egiten du. 5) Min hartzen ez duenak, ez du atxik egiten. Norbaitengatik esan nahi badugu min hartuta ere ez dela kexatzen, esan ohi da halakok ez duela atx bat (bera) ere ez duela egin.