Ukuilu-aitzur

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko mai. 18a, 18:10

Ukuiluan azpiak ateratzeko-eta erabiltzen den tresna, aitzurraren modukoa.

ukuilu-aitzur. iz.Ukuiluan azpiak ateratzeko, soroan-eta simaurra banatzeko eta belar ondua metetan jartzeko erabiltzen den aitzur modukoa.

Ikuilaitzurra edo ukuilu-aitzurra baserriko tresna bat da nekazaritzako hainbat lanetarako (ukuiluan azpiak atera, soroan simaurra zabaldu, gurdian belarra ondo kokatu, sugatzak egin…) erabiltzen dena, hiru edo lau hortz kakotu dituena eta aitzurraren eitea hartzen duen sarde okertua dirudiena.Goierri aldean esaten dutenez Murumendiko Damak (Mariren antzekoa denak) ukuilu-aitzurra erabiltzen du ilea orrazteko; hori bai, ukuilu-aitzur hori urrezkoa da, inola ere.