Bara

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko urr. 15a, 17:08
Ikusi hitzaren esanahiak

bara. 1) iz. Haga edo makila luzea, batez ere orgaren (karro) gurtetxe edo zolari itsatsirik doazen bi haga edo luzakinetako bakoitza, azienda (behorra, zaldia, mandoa…) bien erdian jarri eta hainbat trepetaren bidez haiei loturik gurdia eramateko modua errazten dutenak. Beste izen batez arasa deitzen zaio.

bara. 2) iz. Antzinako luzera-neurria, euskal probintzien arabera 78,5 cm-tik 83,6 cm bitartekoa izan zitekeena.

Garai batean gurdia eta karroa bereizten ziren: gurdiak pertika bakarra izan ohi zuen eta ardatzak gurpilekin batera bira egiten zuten soinu berezia eginez eta karroak ardatz tinkoa eta errubera birakariak izateaz gain bi bara zituen eta haien artean jartzen zen astoa, behorra, zaldia edo dena delakoa hainbat trepetaren bidez ibilgailuko bi bara horien bidez loturik ibilgailua higi eta arrastan eramateko. Norbaiti abisu emateko axola ez dion edo komeni ez zaion zenbait kontuetan ez sartzeko, esaera zahar batek dio (gaztelaniazko "once varas" baten eraginez edo): Hamaika barako atorran ez sartu, hiru t´erdikoa nahikoa duzu. Esamoldea da: ez hadi (zaitez) zazpi baratako atorran sartu.