Kañada, kainada

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko abe. 1a, 11:21

Ikusi hitzaren esanahiak

kañada. 1) iz. Berna-hezurra, tibia.

kañada. 2) iz. Muin gantzatsua duen hezurra, batik bat harakinak zerratu ondoren salda egiteko saltzen duena.

kañada. 3) iz. Hezur luzeetako erdigunean dagoen muin gantzatsua; muinakia.

Hezur luzeetako barrunbeari deitzen zaio kañada / kainada eta, hedaduraz, baita ere  muinaki hori, muin gantzatsu hori, duen hezurrari berari, eta, bereziki, berna-hezurrari, tibiari. Hezur luze kañadunak, zerrarekin zatikatu ondoren, eltzekoa edo salda egiteko estimatua izan ohi dira., Bide batez, herri-sendagintzan maiz erabili ohi zen muinaki edo kañada hori ukenduak egiteko, osagai ezinbestekoa baitzen (argizaria eta sendabelarrekin batera) osagarri edo sendagai horiek prestatzeko.