Pasmo

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko urt. 24a, 17:15

Ikusi hitzaren esanahiak

pasmo. 1) iz. Zauri edo zaldar bateko handitu gaiztotuetan sortzen den isurkari lodi zuri-horixka, zornea.

pasmo. 2) iz. Gangrena, zauriren bat infektatu delako sortzen den haratustela.

Pasmo deitzen zaio zauriak edo infektatzen direnean sortzen duten isurkari zuri-horixkari. Herri-medikuntzak beldur handia izan dio beti pasmoari, eta ikusi besterik ez dago zenbat pasmo-belar eta zenbat sendabide dauden hari aurre egiteko. Herri-medikuntzaren ustea zen (neurri batean ongi oinarritua) zaurietako infekzioa zabal zitekeela zauritik kanpo eta, horrela, septizemia sortu edo gorputz osoaren infekzio larria ekarri. Beste batzuetan, zauri pasmotuak (zornedunak) gangrena edo haratustela sor zezakeen ondo sendatzen ez bazen. Koadro horri guztiari pasmoa deitzen zitzaion, edo, hobeki esanda, pasmoak jota dago esaten zen horrela zegoenarengatik. Esan dugunez, zaurian zornea zuen pertsona sendatzeko, eta, batik bat, pasmoa gorputzera ez zabaltzeko hainbat sendabide erabiltzen ziren, eta hainbat sendabelar. Gaur egun ezagunenak eta erabilienak pasmo-belar lorehoria (Lysimachia nemorum) eta pasmo-belar loregorria (Anagallis arvensis) dira.