Gaitzeru

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko urt. 24a, 17:26
Aleen edukiera neurria

gaitzeru. 1) iz. Aleen edukiera-neurria, toki batzuetan lakariaren, eta beste batzuetan bi lakariren baliokidea; neurri horretan sartzen den ale kopurua; neurri hori hartzen duen ontzia.

Lakariaz esandakoak balio du gaitzeruarentzat ere. Zerbait isilean gordetzea, zerbait ezkutuan pasatzea, inori esan gabe-edo, gaitzerupean estali esaten zitzaion. Horrela, esan ohi zen: orain esango dizkizutenak gaitzerupean estali, ez inori kontatzeko, alegia.