Ipurterre

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko urt. 24a, 17:27

Ikusi hitzaren esanahiak

ipurterre. 1) adj. Erretxina, berehala haserretzen dena.

ipurterre. 2) adj. Besteen jardunaren eramaile kaskarra dena, edota besteen izaeraz edo ekintzez marmarka aritzeko joera duena.

Berehala haserretzeko joera duen pertsonek ez dute / zuten izen ona izaten antigoaleko jendeen artean, eta hainbat kalifikatzaile erabiltzen ziren haiek izendatzeko: erretxin, ipurterre, erraiestu, ipurtestu, prakerre… eta baita hainbat esapide iraingarri ere: (norbait) putza baino erreago izan, sua baino erreagoa izan,  surtako txinparta baino erreagoa, erretxina baino erreagoa… Beraz, ipurterre izatea pazientzia gutxikoa edo haserrekorra izatea esan nahi du. Antzekoa da ipurtestua izatea. Hainbat gauza adieraz ditzake esapide horrek: 1) ipurdia estua izatea (fisikoki), 2) arazoez gehiegi kezkatzen dena izatea eta 3) izaeraz besteekin estua edo gehiegiz zorrotza izatea. Hego haizeak errea eta ipurterrea izatearen ospea du; hala dio esaera zaharrak: Hego haize ipurterre, berak busti eta berak erre.