Okotz-biko / kokospiko / kokots-biko

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko ots. 21a, 10:45

Kokospe bikoitzekoa.

okotz-biko / kokospiko / kokots-biko. adj. Kokospe bikoitzekoa, kokotsaren azpian tolestura haragitsuak dituen pertsona.

Kokotsaren azpiko alde haragitsuari kokospe / okozpe deitzen zaio eta zenbait pertsonetan (gizenak direlako edo…) kokospe horrek aloz edo izur haragitsuak izan ditzake. Euskaraz, pertsona horiengatik okotz-bikoak edo kokospikoak direla esan ohi da, iraingarria izan gabe itxura txarreko hizkera bada ere hitz horiek erabiltzea. Dena dela, zuzenagoa da hori esatea papada daukatela (erdarakada) esatea baino. Pertsona bat arrunt gizena dela esateko horrek okozpea hiru zapaldatan zeukak! esan ohi dan.