Martingala

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko eka. 18a, 12:08

Ikusi hitzaren esanahiak

martingala. 1) iz. Jukutria, trikimailua edo amarrua.

martingala. 2) iz. Asmatzen zaila den eginkizuna.

Ezkutuko zailtasunen bat duen zerbaiti deitu ohi zaio martingala. Ezkutuko hori izan daiteke jukutria, trikimailu edo amarrua, jendea engainatzeko-edo erabiltzen den ezkutukoa, baina baita ere  asmatzeko edo egiteko zailtasunak ematen dituena zerbait duena. Esaterako, horrek beti asmatuko dik martingalaren bat esaten dugunean, ari gara adierazten horrek izango duela trikimailuren bat berak nahi duena egiteko, edo egin nahi ez duena saihesteko. Aldiz, esaten badugu, honek badik nik asmatzen ez dudan martingalaren bat, ari gara esaten badela hor guk ezagutzen ez dugun ezkutuko eraren bat egin nahi genukeen hori lortzeko (kutxatxo bat irekitzeko, esate baterako).