Arrabak

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko urr. 7a, 11:23

Arrainen arrautzak.

arrabak (Uste dut Zarautzen pluralean erabiltzen dela ia beti). iz. Arrainen arrautzek osatzen duten multzo trinkoa, mintz batek biltzen duena.

Arrainen arrautzak mintzezko xixku edo poltsa batean bilduak egon ohi dira, eta zenbait arrainenak preziatuak izan daitezke jaki gisa. Lehen, apasta osatzeko gai erabiltzen zen, arrantza egiteko apasta erabiltzen zenean. Arrantzale bakoitzak izan ohi zuen bere modu berezia bere apasta egiteko, baina osagai nagusienetako bat arrainen arrabak izan ohi ziren. Apastarekin erakartzen ziren arrainak, eta erakarri ondoren haiek arrantzatu besterik ez zegoen; horregatik, apasta botaedoapasta ematenari dela esan ohi zaio norbait engainatzeko bideak jartzen ari den engainatzaileari.