Desditxa

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko urr. 7a, 11:36

Ikusi hitzaren esanahiak

desditxa. 1) iz. (Zah.) Zoritxarra.

desditxa. 2) iz. (Herr.) Iskanbila, zarata.

Lehengo euskara zaharrean desditxa erabiltzen zen zoritxarra adierazteko (gaztelaniazko desdicha hitzetik, seguru asko). Horrela dio esaera zaharrak: Ditxak bi haurride: on eta adiskide; desditxak haboro: diren gaitzak oro. (Zorionak bi senide: ondasunak eta adiskideak; zoritxarrak gehiago: diren gaitz guztiak). Desditxan dagoenari desditxatu esaten zitzaion, zoritxarrekoa, honako esaera zaharrak agertzen zuen eran:  Desditxatuak ez du adiskiderik bere poltsaz besterik. Horrez gain, ordea, desditxa hitza (Zarautzen destitxa esan ohi zen) beste zerbait adierazteko ere erabili ohi zen: zarata, oihua eta lantua adierazteko, alegia. Bazen han orrua eta destitxa! Hor, esanahia ez da zoritxarrarena, zarata eta iskanbilarena baizik. Zentzu honetan erabilia dago esamolde honetan: okasioa eta desditxa badabil horrek! Hau da, oihuak eta iskanbiletan dabil. Antzekoa dira beste esamolde hauek ere: 1) okasioa eta zikina piztuko ditu horrek! 2) orroa eta desditxa bada etxe horretan.