Imintzio

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2023ko mar. 30a, 16:59

Ikusi hitzaren esanahiak

imintzio. 1) iz. Keinua, batik bat, ohikoa ez denean, edo gehiegizkoa, neurriz gorakoa.

imintzio. 2) iz. Norbaiten edo zerbaiten antzekoa egin, norbait edo zerbait imitatu, batez ere beste baten itxura, ibilera, mintzatzeko era edo keinuak egiten direnean.

Oinarrian keinua da imintzioa, baina beti du asmazio baten zerbait, ez alferrik inbenzione bat baita imintzioa. Hortik, imintzioa begiekin, ahoarekin edo sudurrarekin egindako keinuei deitzen zaio horrela, nabarmena denean batik bat, ezohiko keinua. Bestalde, norbait imitatzeko erabiltzen da. Imintzioak norbaiten itxura, ibilera, hizkera edo keinuak imitatzea adierazten du horrelakoetan, eta, maiz, nor edo zer imitatzea adierazten da esaldian bertan; horrela: tximino baten imintzioak eginez agertu zen edo Joxe herrenaren imintzioak eginez hurbildu zitzaigun