Almute

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2024ko urt. 7a, 19:34

Ale-neurri zaharra

almute. iz. Ale-neurri zaharra, ia bi litro eta erdi dauzkana eta lakari erdia dena, gutxi gorabehera; neurri hori hartzen duen ontzia, eta neurri horretan sartzen den ale kopurua.

Almute hitza erabiltzen da adierazteko ale-neurri zahar bat, batik bat Nafarroan erabilia izan zena. Bada oraindik Nafarroako Ultzaman dantzatzen den (zen?) dantza bat almute-dantza deitzen dena, eta aleak neurtzeko kutxatxo edo kaxa baten inguruan egiten dena. Dantzarako almute bat jartzen da ahozpez lurraren gainean, eta haren inguruan egiten dira jauzi eta dantzako gainerako oin-jokoak. Almute hitz zaharra da eta desagertzeko bidean doana, baina badira esamolde eta esaera zaharrak hitz hori erabiltzen dituenak: asmo ezkuturen bat gorderik daramanak almutea kolkoan darama, hau da, xede ezkuturen batekin dabil, badu asmoren bat. Esaten da, baita ere, Behar ez duen potroak, bi almute olo jaten dituela, esan nahiz gutxiena merezi zuenak aprobetxatzen duela egoera.