Sosegu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2024ko urt. 7a, 19:35

Baretasuna, patxada

sosegu. iz. Baretasuna, patxada.

Baretasuna, lasaitasuna edo patxada adierazteko erabiltzen da sosegu hitza. Alderantziz, norbaitengatik esaten dugunean sosegurik ez duela edo sosegu gabekoa dela, adierazi nahi dugu ez dela geldirik egoten, pazientziarik ez duela hartzen, edota ez duela lasaitasunik gauzak egiteko, pentsatzeko, aztertzeko… Soseguarekin, soseguan edo soseguz egiten diren gauzak lasaitasunez edo pazientziaz eginak direla esan nahi dugu. Egonezinean dagoenak ezin du inon sosegurik aurkitu, eta sosegu ederrean dagoena, aldiz, patxada osoan dago. Gauzak soseguz eta areago soseguz-soseguz egiten dira lasaitasun ederrarekin egiten direnean.