Hortzagin

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2024ko mar. 10a, 20:02

Letagina

hortzagin. iz. Hortzen eta haginen artean kokaturik egon ohi diren hortz zorrotzak, zenbait aberetan aski irtenak izaten direnak.

Ebakortzen eta haginen artean kokatzen diren hortzek izen ugari dituzte: letagin, betortz, betagin, hagin-ordots, hagin-kondots… Euskaltzaindiaren hiztegian letagin eta betortz hobesten dira, baina gure inguruan aski erabiltzen da hortzagin. Kontuak kontu, hobe aipatutako horietako edozein erabiltzea gero eta maizago entzuten den kolmillo baino.