Arra, arra bete

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2024ko mar. 10a, 20:05

Eskuaren luzera erpurutik hatz txikiraino

arra. iz. Eskua zabalduta hatz lodiaren muturretik hatz txingarraren puntaraino dagoen luzera, neurri gisa erabiltzen dena.

Neurri horri arra edo arra bete deitzen zaio, eta zerbait neurtzeko beste erarik ez dagoenean, maiz erabiltzen da. Azkar larritzeari, gauza gutxirekin asko kezkatzeari esaten zaio arra beteko uretan ito eta zerbait xehetasun guztiekin jakiteari arrarik arra jakitea.