Errosario, arrosario

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2024ko api. 12a, 10:45

Ikusi hitzaren esanahiak

errosario, arrosario. 1) iz. Katolikoen errezoa, Ama Birjinari egiten zaiona; bi eratakoa izan daiteke: a) arrosario txikia, Gure Aita batez, hamar Agurmariaz eta Gloria batez osaturiko bost atal edo misterio dituena, eta b) arrosario osoa, aurrekoan aipatutako bost misterio izan ordez hogei misterio dituena. 2) iz. Arrosarioa errezatzeko erabiltzen den aletxoz osatutako idun antzekoa; ohikoa esku bakar batean erabiltzen den sokatxo edo katetxo itxi aleduna izaten da. 3) iz. Arrosarioa errezatzeko antolatzen den ekitaldi edo ellizkizuna. 3) iz. Erretolika, jardun luzea, berriketaldi luzea edo sutsua.

Euskaltzaindiak errosario hitza euskara idatzian ez erabiltzeko gomendatzen badu ere, Zarautzen ahoz erabili izan den hitza da. Gaiztoa izan eta on itxurak eginez dabilena, arrosarioa eskuan eta deabrua kolkoan dabil, eta gaiztotara aldatu dena, gaiztoagoa egin dena, errosarioa (arrosarioa) saldu eta kartak erosi ditu. Esan ohi da hori da arrosarioa! norbaitek berriketaldi luzea daramanean, edota sutsuki hitz egiten ari denean, eta (inoren) arrosarioa laburra dela berriketaldia edo adierazpena denbora luzerako ez duenean, eta, orokorrean, norbait hiztuna ez denean.