Hotz Zarautzetik eskerrak ematera

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Zarautz 2016ko ira. 30a, 10:30

Hotz Zarautzetik eskerrak ematera gatoz herritarrei eta gurekin elkarlanean jardun duten guztiei orain arte jasotako babes guztiagatik. Ezinezkoa zitekeen egin diren ekintza guztiak aurrera eramatea zuen laguntzarik gabe.

Orain artean egindako lanak bere fruituak eman ditu eta egun, hainbat errefuxiaturen oinarrizko beharrak asetzea lortu dugu. Hotz Zarautzeko kideok hau guztia ikusita, aurrera ekitea erabaki dugu eta horren ondorioz, Hotz Zarautz GKE bilakatu da. Lanean jarraitzera animatzen zaituztegu, zuen laguntza ezinbestekoa baitugu. AUPA ZUEK!!!