Zarautz Tanttaka Musikaldirako boluntarioen bilera asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Zarautz 2016ko urr. 17a, 10:35

Dagoeneko jende askok eman du izena urriaren 28an eta 29an pertsona errefuxiatuen alde antolatzen ari garen musika jaialdian boluntario moduan lana egiteko. Baina oraindik, izena eman ez dutenek eta bertan boluntario bezala parte hartu nahi dutenentzako mezua da hau. Oraindik txanda batzuetarako, boluntarioak behar ditugu; zure laguntza ondo etorriko zaigu eta benetan eskertuko dugulako, bilera batetara gonbidatzen zaitugu.

Asteartean, 19:30ean, Antoniano aretoan boluntario bezala partu hartu nahi duenak, bilerara azaldu edota email bat bidali dezake, izen abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa azalduz. Mila esker guztioi!!!