Txokolatada solidarioa, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Zarautz 2016ko aza. 18a, 19:24

Tz, Tz!! Gogoratu datorren igandean hitzordua dugula!! La Perla kafetegiak, Hotz-Zarautz GKEarekin laguntasunean, pertsona errefuxiatuen aldeko txokolatada solidario bat antolatu du.

Txokolatada datorren igandean, hilaren 20an izango da, 17:00ak eta 19.00ak bitartean, kafetegian bertan, eta txokolatea eta txurro goxo batzuk jateko aukera izango da, 4 euroren truke. Txartelak salgai daude La Perlan.

Ekimena La Perlako Patricia berak bultzatu du, eta Hotz-Zarautz GKEk bere ekarpena eskertu nahi dio.

Animatu jendea ekimen honetan parte hartzera. Arratsaldea pasatzeko modu bat izateaz gain, ekintza on batean parte hartzeko arrazoia baita.