Bigarren eskuko jostailuen azoka solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Zarautz 2016ko aza. 22a, 10:48

Itxura onean, ondo funtzionatzen duten eta osatuta dauden jostailu zaharrak dituzue etxean? Zatozte Balurdingo lokalera (Orokieta zaharra) jostailuen bilketa egiten ari gara!

NOIZ: Azaroaren 17, 21, 22 eta 23.
ORDUA: 9:00- 11:00 eta 15:00- 18:00.

Jostailuen salmenta, Orokieta Herri Eskolako (Orokieta zaharra) Lehen Hezkuntzako gimnasioan izango da, azaroaren 25a, ostirala (16:00-18:00) eta, azaroaren 26a, larunbatean (09:30- 13:00). Jasotako dirua, errefuxiatuei bidaliko zaie Hotz Zarautz GKEren bidez. Soberan geratzen diren jostailuak, berriz, Gurutze Gorrira eramango dira. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!