Ikasturte amaierako aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Jalgi Dantza Taldea 2017ko eka. 19a, 10:09

Ikasturtea borobil amaitzeko San Pelaio auzoan aurkezpena egin genuen atzo Jalgi Dantza Taldeko kideok. Mila esker bertaratu zineten guraso, anai-arreba, aiton-amona, senide, lagun eta Jalgiko jarraitzaile sutsu guztiei! Eguzkipean ipinitako giro eta oparitutako txalo guzti horiengatik! Zuek ere Jalgi osatzen duzuelako, mila esker! Eta nola ez, ZORIONAK gure dantza taldeko haur guztiei!

Bikain egin zenuten guztiok eta zuei esker euskal dantzako sokak ez du etenik gure herrian! Aupa zuek! Azkenik, gure eskerrik beroenak ere gure dantza taldeko irakasle den Izaskun Iturriri, berari esker Jalgi inoiz baino indartsuago baitako. Jalgi Dantzara! Jalgi Plazara!