Grezian dauden errefuxiatuei laguntzeko material bilketa

La Salle ikastetxeak Hotz Zarautz-ek egindako deiarekin bat egin du eta ikastetxean bertan ere bildu ahal izango dira produktuak maiatzaren 6ra bitartean.

HOTZ ZARAUTZ elkarteak egindako deiarekin bat eginaz, La Salle ikastetxean bertan ere Grezian dauden errefuxiatuei laguntzeko material bilketa egingo dugula jakinarazten dizuegu. Honela, maiatzaren 6an arratsaldeko 16:30etan ikastetxean bildutako guztia HOTZ ZARAUTZek Bizkaia kalean egokitu duen lokalera eramango dugu.

Gero, Seur garraio enpresak bildutako produktuak Bartzelonara doan eramango ditu eta hemendik En Red Sos Refugiados plataforma bidez Greziara bidaliko da. Greziarako kontainerraren gastuari (1700€ gutxi gora behera) aurre egiteko kontu korronte zenbakia ere ipini da, zuen ekarpenak egiteko.

Beraz, arren eskatzen dizuegu atzealdeko KARTELA ARRETAZ irakurtzeko. Adibidez, erropa ez da bilduko, bai, ordea hainbat produktu eta erroparako osagarriak (txapelak, galtzerdiak...). 

Gainera, boluntario lanetan aritu nahi bazenu, izen abizenak, kontakturako telefonoa eta disponibilitatea (egun eta orduak) bidali hotzzarautz@gmail.com helbidera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide