Euskararen Eguna

Euskararen Eguna Zarauzko La Sallen

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2016ko abe. 2a, 23:49

Euskararen Eguna dela eta, hainbat ekintza egin dituzte, ikasle, irakasle nahiz etxekoekin batera.

HAUR HEZKUNTZA
Guraso, izeba-osaba, aitona-amonei deia zabaldu zaie eta ipuina kontatzera etorriko dira. Ipuina edo beraien txikitako pasadizoren bat…

Ostegunean beraz, txarteldegia martxan jarriko da. Haur bakoitzak, bi ipuinetarako “sarrerak” erosiko ditu.

Ostiral goizean, ipuin kontaketa. Ipuin kontalari batzuk mozorrotuta etortzen dira. Arratsaldean, ostiralero umeek kalejirarekin hasten dute eguna. Baina hileko lehen ostiralean, gurasoei luzatzen zaie gonbitea. Oraingo honetan, hilabeteko lehen ostirala izateaz gain, Euskararen Eguna dela eta, bereziki kalejira alaia izango dugu.


LEHEN HEZKUNTZA – DBH

Aste honetan, goizetako lehen gogoeta, beti euskararen ingurukoa da.

Lehen Hezkuntzatik hasi dira ipuin bat idazten eta gelaz-gela DBH 4raino joan da ipuina osatuz.

Ostiralean:
- Elkarrekin osatutako ipuinaren irakurketa
- Abesti saioa (udalak larunbaterako antolatu duen kantujiran abestuko diren abestiekin + Euskararen txantxangorria).
- Kalejira.