Gustuko lekuan aldaparik ez!

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2018ko mar. 13a, 22:48
Erronka berriei ilusioz eutsi diete ikasleek, Ikaskuntza Testuinguru Berrian. Ikasteko modua asko aldatu da azken urteotan: erronkak ipini, teknologia apur bat gehitu eta hortik aurrera ikasleen irudimenak eraman gaitu proiektuetan barrena.
Gurasoei janari osasungarria eskatu; makinak sortu edota kamiseta solidarioak diseinatu eta saltzeko modu bideragarriak martxan jarri; ingurumenarekin bat egin eta bizimodu garbi eta alaiagoa sustatu... Patioa txukundu, atondu eta margotu... Hori guztia proposatu digute ikasleek egunotan. Haien ideiak entzun, zer lortu nahi duten nola irits dezakegun pentsatu, eta lanari ekin.
Gauzak ikasteko modu asko daudelako, baina ikasmina jakinminak sortzen duelako, erronka berriei ilusioz eutsi diegu. Eta zer ikasi irakasleek proposatu ordez, ikasleek proposatzen dutenean, ikasleen bizipoza kutsakorra da oso!