Ostiralean La Salleren Hezkuntza Proiektuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2019ko urt. 8a, 16:46
2019-20 Ikasturtera begira Hezkuntza Proiektuaren aurzkepena egingo dute ostiralean La Sallen.
Datorren ostiralean, urtarrilak 11, La Salle Ikastetxeak, bere Hezkuntza Proiektuaren aurkezpena egingo du. Ikastetxearen Hezkuntza eskaintza, bideratzen dituen programak, Ikaskuntza Testuinguru Berriaren dinamika eta beste hainbat gai jorratuko dira. 
2019-2020 ikasturterako matrikula egiteko garaian, kontuan hartu beharreko gaiak. 
 
Beraz, 17:00etan euskaraz eta 18:30tan gazteleraz izango da aukera La Salle Ikastetxearen berri izateko.

Era berean, norbaitek eskola ezagutu nahi balu, baina aipatu aurkezpenera ezin balu agertu, hitzordua eskatu dezake eskolako webgunean dagoen galdetegia beteaz.