Ikasturte osoa Baionan

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2022ko ira. 15a, 11:00

La Salle Zarautzen eta La Salle St. Bernarden arteko lankidetza aurrera doa.

Duela lau ikasturtetik gure ikasle batzuk DBH 2 edota DBH 3-ko ikasturtea Baionako La Salle St. Bernard-en igarotzen dute. Frantsesa hobetzeaz gain, ikasturte oso batean astelehenetik ostiralera etxetik kanpo egonez. Aurten guztira 10 ikaslek igaroko dute ikasturte osoa Baionan, bost DBH 2 egiten eta beste bost DBH 3 gauzatzen. 

DBH 1-ean ikasleek hautazko ikasgaia dute frantsesa eta orduan hasten badira ere frantsesa ikasten, asko dira hurrengo urtean ikasturtea Baionan pasatzeko nahia izaten dutenak.