Giro ederrean ospatu dute La Salle ikastetxeko Jai Solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2022ko abe. 18a, 11:45

Proyde-Proega Gobernuz Kanpoko Erakundeari bideratuko zaio bildutako dirua Togoko Tanbingueran ur-putzua eraikitzeko.

Gozatua hartu zuten atzo eguerdian La Salle ikastetxearen jai solidarioan parte hartu zuten familiek. Gabonen atarian, lasterketak eta tailerrak egin zituzten, bertsoak eta gabon kantak abestu, eta tonbola eta bidezko merkataritzako denda ere jarri zituzten. Bildutako diruarekin ur-putzua eraikiko du Proyde-Proega Gobernuz Kanpoko Erakundeak Togoko Tanbingueran.