Santa Ageda ospatu du La Salle ikastetxeak

LH eta DBHko ikasleek elkarrekin egin dute ekitaldia ikastetxeko kiroldegian. Txikienek, aldiz, San Blas ermitara egin dute txangoa eta bertan abesteko.

Santa Ageda bezpera, bihar izango da, baina La Salle ikastetxean aurre hartu diote eta dagoeneko abestu dituzte koplak. LH eta DBHko ikasleek ikastetxean bertan egin dute ospakizuna eta elkarrekin aritu dira kantuan ikastetxeko kiroldegian.

Haur Hezkuntzako ikasleak, berriz, gaurkoa San Blas eguna izanik, San Blas ermitara joan dira oinez eta bertan abestu dituzte koplak. Horrez gain, hamaiketakoa ere egin dute. Ohiturari jarraituz, San Blasa jan dute txikiek.