Ipuin musikatuak antolatu ditu La Salle ikastetxeak datorren iganderako

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2023ko ots. 6a, 09:15
Ander Edo ipuin kontalaria.

11:30ean hasiko da sei urtetik beherako haurrei zuzendutako saioa Musika Eskolako aretoan eta sarrera doakoa izango da.

La Salle ikastetxeak ipuin musikatuak antolatu ditu urte batetik seira bitarteko haurrentzat Musika Eskolako aretoan. Hilaren 12an, igandea, izango da, 11:30etik aurrera, eta Ander Edo arituko da kontalari lanetan. Sarrera librea izango da.