Baso eskolaren pedagogiari buruzko hitzaldia antolatu du La Salle ikastetxeak

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2024ko urt. 23a, 09:30
Jara Loira irakaslea. (@Bosquescuela)

Datorren astelehenean egingo dute Haur Hezkuntzako barku gelan eta 2015etik 2018ra Bosquescuelako zuzendari pedagogikoa izan zen Jara Loira izango da hizlaria.

Denontzat jakina da, naturaren eragina eta aire zabalean ibiltzeak gugan dituen onurak. La Salle ikastetxea natura betean kokatua egotean, onura horiek aprobetxatzeko, eta, bide batez, haurrengan harridura eta jakin-mina pizteko eta ikaskuntza-eragile bihurtzeko, Natura Ikasgela bihurtzeko bidean da. Hori horrela, irakasleek hainbat ikastaro edo tailer burutu dituzte eta orain, guraso, hezitzaile eta interesa duen guztientzat, hitzaldia antolatu dute, baso eskolaren pedagogiaz.

Haur Hezkuntzako barku gelan eskainiko dute hitzaldi hori datorren astelehenean 17:30 hasita eta Jara Loirak emango ditu azalpenak. Irakaslea da eta Bosquescuelako zuzendari pedagogikoa ere izan zen 2015etik 2018ra. Gurasoek izan ditzaketen zalantzak argitzen saiatuko da Loira, eta, hala, zehaztuko ditu, bestea beste, zein diren aire zabaleko haur-hezkuntzak dakartzan onurak eta proposamen didaktikoak.