La Sallek aurreratu egin du baso eskolaren pedagogiari buruzko hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2024ko urt. 29a, 13:30
Jara Loira irakaslea. (@Bosquescuela)

16:45ean hasiko da 17:30ean beharrean. Hala, joan den astean herrian izandako sexu erasoa gaitzesteko mobilizazioan parte hartzeko aukera izan dezaten herritarrek.

La Salle ikastetxeak orduz aldatu du gaurko antolatu duen Jara Loiraren hitzaldia. Hala, saihestuko du hitzaldiak bat egitea Zarauzko Koordindadora Feministak 18:30erako deitu duen mobilizazioarekin joan den astean herrian gertatutako sexu erasoa gaitzesteko.

Hitzaldia 17:30ean zen hastekoa Haur Hezkuntzako barku gelan, baina 16:45etik 18:15era egingo dute, azkenean. Esan bezala, Jara Loira irakasle da eta Bosquescuelako zuzendari pedagogikoa izango da hizlaria, eta, baso eskolen inguruan arituko da, hain justu. Hori horrela, aipatu hezkuntza ereduak dituen onurak azalduko ditu eta bertaratuen zalantzak argitzen ahaleginduko da.