La Salleko Haur Hezkuntzako ikasleek modu berezian ospatu dituzte inauteriak

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2024ko ots. 9a, 14:30

San Pelaio eguna berreraiki dute, eta, hala hiru astez luzatu duten Euskal Herriko jaien ibilbidea biribildu dute.

Festa borobila antolatu dute La Salleko Haur Hezkuntzan aurtengoan ere. Gainera ospakizunak ez dira gaurko egunera mugatu; izan ere, hiru astez, Euskal Herrik hainbat jai ezagutzeko aukera izan dute. Gure kultura eta ohituretan murgildu eta festak gozatzeko.

Hala, San Sebastian egunarekin hasi ziren, Sarriegiren martxak patioan egindako Udaletxeko aurrealdean joz eta sukaldari txapelak eginez. sanferminak ere ospatu zituzten, zezenaren aurrean korrika eginez eta zapia eskuetan zutela "Gaixoa ni!" abestuz.

San Blas Egunaren harira, bestalde, guraso bat etorri zen bere herriko ohitura erakustera. Eztarriak zaintzeko ikasle guztiei lepokoak banatu zizkien eta kondairak dion bezala, 9 egun igaro ondoren, sutan erreko dituzte eztarriko gaitzak uxatzeko. Ondoren, Santa Ageda eguna izaten da eta hori ere ospatu zuten ederki. Makilak gogor astinduz, Santa Eskean ibili ziren atzera eta aurrera.

Horrez gain, San Juan bezpera hizpide izan dute. Txistua eta danbolinaren laguntzaz, zinta-dantza egin zieten irakasleek haurrei eta ondoren, beraien beldurrak idatzi edo marraztu zituzten paperetan eta sua piztu ondoren eta aurreskua dantzatu su horren aurrean, paperak bertara bota zituzten.

Bukatzeko, herriko bi jai ekarri dituzte gogora: Euskal Jaia eta ostiralarekin, San Pelaio eguna. Euskal Jai egunean, joaldunekin kalejiran hasi zuten eguna. Denen artean karroza elegante bat prestatu zuten eta bukatzeko, berriz ere kalejiran ibili ziren karrozaren atzetik.

Esan bezala, San Pelaio eguna ospatuz eman diote bukaera proiektuari. Gonbidatu bereziekin, bandera igoera ospatu dute eta ondoren, Oilasko Biltzea, Erraldoi eta buruhandiak eta Herri kirolak izan dituzte. Pelaio ereserkia abestuz eta txarangarekin dantzan bukatuko dute jai handia. Gora Euskal Herriko Jaiak!