'Azken galdera amari' ipuinaren aurkezpen saio izango da astelehean

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2024ko mar. 17a, 11:00
Manex Beristain. (Guka)

Manex Beristain egilea izango da La Salle Ikastetxean idatzi berri duen ipuina aurkezteko.

Manex Beristainek bere azalean bizitakotik idatzi du Azken galdera amari liburua, hain justu, Ekain bere seme txikiak amari egindako azken galderari tiraka. Dolu prozesu luze baten emaitza da liburua, barne bidaia baten helmuga. Orain, liburua atera berritan, plazaz plaza dabil Manex Beristain. Berari balio izan dion bidaia partekatu nahi du publikoarekin, garbi baitauka «heriotzari tokia egin behar zaiola». Azken galdera amari bost urtetik gorako haurrentzat eta familientzat pentsatuta dago, eta heriotza den korapiloa askatzen laguntzeko erreminta izan nahi du.

Manex Beristainek garbi dauka: «Heriotzaz hitz egitea ez da hiltzea». Bide horretan, Azken galdera amari ipuina erresilientziaren aldarrikapen bat da. Gauza latzak gertatuta ere, bizitzan aurrera egitea posible dela kontatzen duen ipuina.

Lerro hauen bidez, La Salle Ikastetxeak aurkezpenera etortzeko gonbita luzatzen du. Ikastetxeko aretoan izango da, 16:45ean hasita, eta 5 urtetik gorakoentzat dago zuzendua. Haurrak badatoz, gurasoekin etortzea komeni da.