Bi urte geroago, Pontarlier-Zarautz elkartrukea aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Lizardi institutua 2022ko mar. 28a, 11:30

Une honetan, Pontarlierreko 34 ikasle eta 4 irakasle Zarautzen, Aian eta Getarian ditugu, Lizardi Institutuak duela ia 30 urte abian jarritako elkartrukearen ondorioz. Bi urtetako etenaldiaren ondoren abian gara!

2019-2020 ikasturtean, Lizarditarrak Pontarlierrera joateko aukera izan genuen, baina Pontarliertarrak ez ziren iritsi gurera COVID19ak etxeratu egin gintuztelako. Orain, orduan bezala, elkartruke kulturala gauzatzen ari gara, eta datorren ikasturtean, kirol elkartrukeari ekingo diogu berriro ere.

LIZARDI eta Xavier Marmier elkarrekin berriro bi urte ondoren! Gazteen prestakuntzaren aldeko apustu argia egiten, kulturari eta kulturen elkartrukeari aukera bat eman nahian, Zarautz eta Pontarlier arteko elkarbizitza eta proiektu amankomuna berpizten. 

Datetan eta programan hainbat aldaketa egin behar izan baditugu ere, bikain joan da elkartrukearen lehen fasea Pontarlierren. 

COVID egoerak behartu du abenduan egin ohi dena martxoan egitea, eta horren ondorioz, Pontarliertarrak segidan ditugu gure etxeetan eta Lizardin martxoaren 26tik apirilaren 2 arte, izan ere, denok egin dugu batera gure bueltako bidea.

Egitasmoan hainbat bisita interesgarri egin ditugu, Pontarlier bera, Dijon eta Beçancon ezagutuz baita bertan dauden museoak ere; naturaz gozatu dugu, ibai sormenak eta ur jauziak; cyanotipo-tailerra ekintza berria egiteko aukera izan dute ikasleek lehen aldiz; kultura ekimenaz gain; garai bateko eta egunko jarduera ekonomiko garrantzitsu ezagutzeko aukera izan dute, eta, nola ez, bizitzeko beste era bat ezagutu dute.

Lizardiko ikasleek familia giroan igaro dituzte Pontarlierren hamar egun; lagun artean irakasleek, hainbeste urtetako alianza sendoa berpiztuz ikastetxe artean eta baita Pontarlierreko Udalarekin ere.

Motibazioak eta ilusioak elikatzen duen egitasmoa gazteen garapenaren eta prestakuntzaren parte da, gure gazteak baitira gizarteak duen aukera.