Kolore biziko ilunabarra

Erabiltzailearen aurpegia Lorentxo Portularrume 2021ko ots. 24a, 09:45

Ederra izan zen atzoko iluntzea Zarautzen. Hona hemen hondartzan ateratako argazkiak. 

Hilabete hotza izan ohi da otsaila. Aurtengoan, ordea, hego haizearen laguntzarekin, tenperaturak epelagoak izan dira. Gainera, eguneko argi-orduak ere luzatzen doaz, eta horrek kolorez betetako ilunabar eta egunsentiak eskaini dizkigu. Horren erakusle, atzo Zarauzko hondartzan ateratako argazkiak.