Nik Tri Triatloi Elkarteak kolore eta web-orrialde berriak ditu

Lukas Ardotegia, Automoviles Zarautz eta Kotai babesleak presente izango ditu entrenamendu zein lehiaketa guztietan. 

Hilabeteetan isilean landutakoa erakusteko moduan gara azkenean! Hona eman, Nik Tri Triatloi Elkartearen kolore berriak! Gure ilusio guztiarekin sortutako diseinuak. 
 
Entrenamendu zein lehiaketa guztietan gurekin eramango ditugu elkartearen hiru babesleak. Eskerrik asko Lukas Ardotegia, #automovileszarautz eta #kotai. Orain inoiz baino gehiago, errepidean estreinatzeko irrikatan gaude!

Eta aldaketekin jarraituz, web-orrialdea ere goitik behera aldatu dugu. Sartu www.niktri.eus orrialdera eta ezagutu gaitzazu barrutik!
 
Bertan ikus dezakezunez, triatloian hasi nahi dutenekin eta batez ere ume zein gazteekin begirune berezia dugu, eta noski, Triatloia Maite Dut ekimena sustatzen jarraituko dugu. Gaztetxoen artean, triatloiaren bitartez eta euskaraz, giza balioak sustatzen dituen egitasmoa. Hauek ere web-orrialdea estreinatu dute: www.triatloiamaitedut.eus
 
Errepidean elkartuko gara laister, segi ondo lagunak!