Triatloi Txikia ospatuko dute larunbat honetan Zarautzen

Nik Tri Triatloi Elkarteak antolatuta, larunbat honetan eskualdeko 300 umeek baino gehiagok hartuko dute parte Aritzbatalde kiroldegi inguruan ospatuko den Triatloi Txikian. 

Ekintza honen helburua gazteak triatloi mundua ezagutu eta bertan barneratzea da. Halaber, ekimen hau Eskola Kirola egutegiaren baitan txertatu da. 

Proba Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuan hasiko da, eta, adinaren arabera hitzordu desberdina izango dute gaztetxoek. Hau izango da probaren irteera ordutegia:

  • Maila: 9:30
  • Maila: 10:15
  • Maila: 11:00
  • Maila: 11:45

Distantzia desberdinak

  1. eta 6. mailako ikasleek igerian 2 luze egingo dituzte. Ondoren, bizikletan Aritzbatalde inguruari buelta bat emango diote eta proba korrika buelta luzea eginez bukatuko dute.
  2. eta 4. mailako ikasleek aldiz, igerian luze bat egingo dute, bizikletan buelta bat emango diote Aritzbatalde inguruari eta triatloia korrika buelta motza eginez bukatuko dute.

30 boluntario

Triatloi proban guztia aurreikusitakoaren arabera joan dadin, egunean bertan, Nik Tri Triatloi elkarteko 30 boluntario egongo dira lanean. Halaber, proba hau garatzea ezinezkoa izango litzateke elkarteko babesleen laguntzarik gabe: Kotai group, Lukas Ardotegia eta Automóviles Zarautz.