Oteitza Lizeoko lehenengo batxilergoko ikasleak Zarauzko hondartzan pilatzen diren mikroplastikoen azterketa lantzen ari dira.

Erabiltzailearen aurpegia Oteitza Lizeo Politeknikoa 2024ko mar. 15a, 06:55

STEAM proiektu batean oinarriturik, ikasleak ikasturteko hiru urtaroetan, udazken, negu eta udaberrian, Zarauzko hondartzara joan dira mikroplastikoen bilketa egitera. Bertan jasotako laginekin lizeoko laborategian neurketak egiten ari dira.

Oteitza Lizeoko lehenengo batxilergoko ikasleak Zarauzko hondartzan pilatzen diren mikroplastikoen azterketa lantzen ari dira.

Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso duen STEAM proiektu batean oinarriturik, ikasleak ikasturteko hiru urtaroetan, udazken, negu eta udaberrian, Zarauzko hondartzara joan dira mikroplastikoen bilketa egitera. Bertan jasotako laginekin lizeoko laborategian neurketak egiten ari dira.

Erronka bi adar nagusitan oinarritzen da:

1.- Ikerketa zientifikoa: ikasturtean zehar Zarauzko hondartzan mikroplastikoen laginak eremu ezberdinetan jaso, ikertu eta denboran zehar nola aldatzen diren aztertzea.

2.- Kontzientziazio eta sensibilizazioa: ikasle talde honek egindako lanaren emaitza gainontzeko ikasle eta irakasleon artean zabaltzea, ingurumenarekiko dugun erantzukizunaz sentsibilizatu eta kontzientziazio lana burutuz. 

Asteazkenean, martxoak 13, izan dira neguko laginketa egiten.