Lanbide Heziketako Fabrikazio Mekanikoaren Diseinuko eta Produkzioko ikasle talde bat astebetez Herbereetan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Oteitza Lizeo Politeknikoa 2024ko mar. 17a, 21:31

 Hetel, Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxe taldetik,  proposamen interesgarria jaso zuten Oteitzakoek eta aurrera eraman dute:  Urtarrilean, Rotterdam-eko Da Vinci College Lanbide Heziketako ikasleak, Zarautzera etorri ziren eta Oteitzako Fabrikazio Mekanikoaren Diseinuko eta Produkzioko hainbat ikaslerekin taldeak osatu eta elkarlan erronka bati ekin zioten. 3D inprimagailuetan ohikoa den filamentua birziklatzeko makina bat diseinatzea. 

Holandako ikasleak Zarautzen izan ziren bi asteetan, Oteitzako ikasleekin erronka lantzeaz gain, hainbat leku bisitatzeko aukera izan zuten, Zumaiako Flysch-a ezagutu zuten eta baita izen bera duen Flysch hotelean bazkaldu ere. Beste egun batean, Arroan kokatua dagoen eta Oteitzako Lanbide Heziketako hainbat ikaslek lan praktikak egiten dituzten Macarbox enpresa ere ezagutu zuten. Bi aste hauek pasa ondoren, Holandako ikasleak Rotterdam-era itzuli ziren eta erronkarekin jarraitzeko hainbat online bilera egin dituzte.

Erronkari amaiera emateko intentzioz, aurreko astelehenean Oteitzako ikasleak eta bi irakasle Rotterdam-era joan dira eta bertan izan dira astebetez. Oteitzatik guzti hau aurrera eramateko ezinbestekoak izan diren, Hetel, Roc Da Vinci College eta ikasleei beka bat emanaz diruz lagundu dien Rural Kutxari ere eskerrak eman nahi dizkiete. Eskerrik asko!

Datorren ikasturteari begira, goi mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinua eta Produkzioaz gain, Automatizazio eta Robotika Industriala eta Mekatronikako zikloetako ikasleei ere esperientzia bera eskainiko diete.