Oteitzan ateak zabalik saioak, gaur osteguna Batxilergokoa

Erabiltzailearen aurpegia Oteitza Lizeo Politeknikoa 2024ko mar. 20a, 13:33

24-25 ikasturte berrirako Batxilergoko ikasketak egin nahi dituztenentzat, aurrematrikula datak argitaratu dira: Aprilaren 8tik 19ra hain zuzen ere. Oteitza Lizeo Politeknikoak Ateak Zabalik saioak izango ditu, asteazkena martxoak 20, Lanbide Heziketako eskaintza ezagutu nahi dutenentzat eta osteguna martxoak 21 Batxilergokoa ezagutu nahi dutenentzat. Saioak, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Oteitzan bertan izango dira. Interesatuak, ordu tarte horretan idazkaritzara hurbildu besterik ez duzue.

Hezkuntza kalitatea beti izan da Oteitzaren ardatza. Azken urteotan, nazioartekotasuna Lizeoaren lerro estrategiko garrantzitsu bat bihurtu da. Une honetan, Lanbide Heziketako Fabrikazio Mekanikoko Diseinua eta Produkzioko ikasleak, Rotterdametik iritsi berriak dira. Holandako Roc Da Vinci College-eko ikasleekin
elkarlanean, 3D inprimagailuen filamentua birziklatzeko makina bat diseinatu dute. Datorren ikasturteari begira, Automatizazio eta Robotika eta Mekatronikako ikasleekin lantzeko ere antzerako erronka bat diseinatzen hasiak dira.
Batxilergoko ikasle eta irakasleak ere, aurten, inoiz baino irteera gehiago izaten ari dira. Urtarrilen, Arte eta latineko ikasleek Erromara joateko aukera izan zuten. Oraintxe bertan, 1. Batxilergoko beste bi ikasle/irakasle talde London eta Parisen dira. Gainera, ikasturte honetan, irteera hauez gain, aurreko urteko otsaileko deialdian aurkeztu eta oso balorazio ona jaso zuen Erasmus + KA122 proiektua martxan dute eta apirilean Agenda 2030ekin loturiko ekintzak egiten ari diren Batxilergoko ikasle taldea Italiara joango da. 
Atri-ko Adone Zoli ikastetxearekin elkarlanean, bertan dituzten Agenda 2030 ekintzak ezagutu, elkarrekin landu eta Oteitzara ekartzeko intentzioz. Baina ez da dena hemen gelditzen, urriko deialdian, Erasmus + akreditazioa ere eskatu eta lortu baitute, honela, datozen ikasturteetan izango dituzten mugikortasunak bermatuak izango dituztelarik.